Irabazi gabe ere, dotore

Zumaia B hirugarren izan da gaur, Getarian, KAE 2 Ligako hamabigarren estropadan. Estropada ona egin du, baina irabazteko ez da aski izan. Ezin izan dute zumaiarrek atzoko garaipena errepikatu, baina dotore aritu dira. Azkeneko txandan jardun dute, eta lehen bi luzeetan aurrena izan badira ere, estropada erditik aurrera aurrea hartu diete Santoñak eta Portugaletek. Espainiarrek irabazi dute, bi euskal herritarren aurretik. Sailkapen nagusian, hirugarren postua sendotu egin dute zumaiarrek, eta zazpi puntu ateratzen dizkiote Getariari, laugarrenari. Hirugarren postuan amaituko balute, KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete, KAE 1eko azken biekin, eta KAE2ko bigarrenarekin (aurrenekoa zuzenean igoko da).Joxe Enrike Manterola entrenatzailea pozik da gaur ere, baina irabazi ezinaren pena ere badu: “Saiatu gara irabazten, baina ezin. Arraunlariek esan didatenez, bigarren ziabogatik ateratzean aldea jan digu Santoñak, eta hortxe joan zaizkigu aukerak”.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/72/getariako-estropadaLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/72/getariako-estropadaArgazki-erreportajea (Argazkilaria: KLAUSSER): http://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria080810#zumaiab-getarin.jpg Zumaia B, gaur, Getarian. Argazkilaria: KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude