Saririk gabeko lan oso ona

Zumaia Kiroljokoak estropada ederra egin du gaur Getarian, Gipuzkoako Ligaren baitan, baina ezin izan du etxeko taldea menderatu. Getaria-Tolosak irabazi du, baina zumaiarren lan oso onari esker, ez da ia batere alderik egon bukaeran, segundo pasatxokoa. Ziabogan ere horixe zen aldea. Bigarren eta azken luzean, ia parean jarri dira zumaiarrak, baina azkenean ezin izan dituzte gainditu etxekoak.Gaurko sailkapena: 1. Getaria-Tolosa (11.07,25); 2. Zumaia Kiroljokoa (11.09,12); 3. Orio (11.34,05); 4. Hondarribia (11.38,99).neskak-getaian.jpg Zumaia Kiroljokoa, Getariako estropadan. KLAUSSERArgazki gehiago: http://picasaweb.google.com/Arrauner/Getaria080810#5503033001147215858

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude