Bigarren txandan aritzetik gertu

Bederatzigarren egin du Zumaiak gaur, Zarautzen, San Miguel Ligan. Oso gertu izan du zortzigarren postua, San Juanek segundoa baino gutxiago atera diolako. Hala, bihar, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, lehen txandan ariko da Telmo Deun, baina oso gertu izan du bigarrenean aritzeko aukera, sasoi honetan aurrenekoz. Bihar, Tiran, San Pedro eta Zarautz izango ditu txandakide, eta […]

Moldatu ezinda

Zumaia Kiroljokoak espero zena baino lan apalagoa egin du gaur Zarautzen, Euskotren Ligako zazpigarren estropadan. Gipuzkoa ordezkatuz, bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Itsaso nahasia zegoen, eta galiziarrei gauzak estu jartzeko aukera zegoela ematen zuen. Baina hasieratik Galiziakoen atzetik ibili dira, batere aukerarik gabe. 17 segundoko aldea egon da azkenean. Hirugarrenari, Bizkaiari bost segundo baino ez […]

Egun txarra

Ez du asmatu Zumaia Bk Zarautzen, gaur eguerdian. KAE 2 Ligako estropada jokatu da, eta bederatzigarren sailkatu da, goiko postuetatik urrun. Gaizki hasi eta gaizki bukatu du itsaso nahasian. Azken txandan jardun du, Portugalete, Getaria eta Santoñarekin, eta espainiarrak bakarrik utzi ditu atzean; aldiz, beste biek alde handia atera diote. Portugaletek irabazi du estropada (22.19,65), […]