Moldatu ezinda

Zumaia Kiroljokoak espero zena baino lan apalagoa egin du gaur Zarautzen, Euskotren Ligako zazpigarren estropadan. Gipuzkoa ordezkatuz, bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Itsaso nahasia zegoen, eta galiziarrei gauzak estu jartzeko aukera zegoela ematen zuen. Baina hasieratik Galiziakoen atzetik ibili dira, batere aukerarik gabe. 17 segundoko aldea egon da azkenean. Hirugarrenari, Bizkaiari bost segundo baino ez dizkiote atera zumaiarrek, eta horrek ere erakusten du apal ibili direla gaur.Bihar bukatuko da Euskotren Liga, eta Galizia puntu bat aurretik du Gipuzkoak. Zarautzen erabakiko da, 11:30etik aurrera.Gaurko sailkapena:  http://www.ligasanmiguel.com/femenina/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260776Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/femenina/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude