Zaildu egin zaio kanporaketan sartzea

Zumaia B laugarren izan da gaur, Castron (Espainia), KAE 2 Ligako estropadan. Santoñak irabazi du, Portugalete eta Getariaren aurretik, eta hain zuzen, hiru talde horiek dauzka Zumaia Bk aurretik Ligako sailkapenean. Ondorioz, zaildu egin zaio KAE 1era igotzeko kanporaketan sartzea (bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute; lehena zuzenean igoko da); orain, Santoña bigarrenak sei puntu ateratzen […]

Liga irabazteko garaipena

Handia egin du gaur Zumaia Kiroljokoak Euskotren Ligako azken estropadan, Zarautzen. Irabazi, eta Ligako titulua lortu Gipuzkoaren izenean (Getaria-Tolosarekin batera). Sasoi honetan aurrenekoz, Galizia menderatu dute zumaiarrek. Ziabogan parean ziren, baina azken luzean, poparean, bikain moldatu dira, eta erraz menderatu dituzte galiziarrak. Zarauzko Ikurriña irabazteko adina alde ez diote jan, atzoko tartea ez dutelako gainditu, […]

Ohiko lekuan

Zumaia azken-aurreko izan da gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, San Miguel Ligako estropada puntuagarrian. Sasoi osoan gehien egoten ari den lekura itzuli da, atzo bederatzigarren izan eta gero. Lehen txandan aritu da, etxekoak, Tiran eta San Pedrorekin, eta hasieratik izan ditu arazoak. Lehen ziabogan are gehiago aldrebestu dira gauzak, balizetara sartzean olatu batek brankaz jo […]