Ohiko lekuan

Zumaia azken-aurreko izan da gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, San Miguel Ligako estropada puntuagarrian. Sasoi osoan gehien egoten ari den lekura itzuli da, atzo bederatzigarren izan eta gero. Lehen txandan aritu da, etxekoak, Tiran eta San Pedrorekin, eta hasieratik izan ditu arazoak. Lehen ziabogan are gehiago aldrebestu dira gauzak, balizetara sartzean olatu batek brankaz jo eta jauzi handi xamarra eman duelako Telmo Deunek, norabide jatorra aldaraziz. Zarautz ere aurretik izan du bigarren luzearen hasieran. Baina gero, etxekoei aurrea hartu, eta aise lortu du hirugarren izatea. Baina urruti zeukan Tiran, eta are urrutiago San Pedro.Bi egunetako denborak hartzen direnez kontuan Zarauzko Ikurriñako sailkapena osatzeko, Zumaia hamargarren izan da azkenean. San Pedrok aurrea hartu dio atzokoarekin alderatuz.Gaurko estropada Hondarribiak irabazi du, eta Ikurriña Oriok.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259603Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude