Lehiatik kanpo

Atzokoaren aldean, Zumaiak ez du estropada ona jokatu gaur, Hondarribian. Hamaikagarren izan da. Lehen txandan aritu da, Kaiku, Hondarribia eta Zarautzekin. Hasieratik gelditu da hirugarren postuan, ihes egin diote Kaikuk eta Hondarribiak, eta hortik aurrera, bakarrik jardun behar izan du borrokan, Zarautz atzerago izan duelako. Azkenean, alde handia atera diote Kaikuk eta Hondarribiak. Horrek erakusten du ez dela egunik onena izan. Zarautzekin atzo baino tarte txikiagoa izan da, eta horra beste datua lana neurtzeko. Dena dela, azterketa orokorragoa egiten bada, hau garbi dago: Zumaiak lanak ondo egiten dituenean, duela estropada batzuk baino askoz hobeto ibiltzen da. Gora egin duela, alegia. Horri heldu behar zaio orain, San Miguel Ligatik ez jaisteko kanporaketa helburu hartuta. Urdaibaik irabazi du bandera, eta lider jarri da Ligan. Datorren zapatuan Orion da estropada, eta Castron, igandean.Gaurko sailkapena:  http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259791Ligako sailkapena:  http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude