Kamixetak salgai eta doan, eta bazkide egiteko aukera

Zumaiako Arraun Elkartea bada mugimendua. Uretan eta uretatik kanpo. Lehorrean, ezinbestekoa da zaleen bultzada, eta bide horretan, zapatu honetan (abuztuak 28), kamixetak jarriko dituzte salgai, eta bazkide egiteko aukera egongo da. Kalari Tabernaren aurrean jarriko dute mahaia, 19:00etatik 21:00etara. Bazkide direnek kamixeta doan jasoko dute, eta ez direnek ordaindu egin beharko dute. Bazkide egiteak ematen […]

Helburua parez pare

Denboraldiko asteburu garrantzitsuena izango da datorrena Zumaia B-rentzat. KAE 2 Liga amaituko da zapatuko eta igandeko estropadekin, eta sailkapena orain dagoen bezala, zumaiarrek KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete iraileko aurreneko asteburuan (irailaren 4an Portugaleten, eta irailaren 5ean Zumaian bertan). Portugalete da lider 208 punturekin, eta okerrik ez dela lider amaituko du; horrenbestez, zuzenean igoko […]