Kamixetak salgai eta doan, eta bazkide egiteko aukera

Zumaiako Arraun Elkartea bada mugimendua. Uretan eta uretatik kanpo. Lehorrean, ezinbestekoa da zaleen bultzada, eta bide horretan, zapatu honetan (abuztuak 28), kamixetak jarriko dituzte salgai, eta bazkide egiteko aukera egongo da. Kalari Tabernaren aurrean jarriko dute mahaia, 19:00etatik 21:00etara. Bazkide direnek kamixeta doan jasoko dute, eta ez direnek ordaindu egin beharko dute. Bazkide egiteak ematen duen abantailetako bat da kamixeta doan jasotzearena. Beste abantaila batzuk ere izango dituzte hemendik laster, eta ekimen horien berri bere garaian emango zaie. Bazkide izatearen beste alderdi ona da klubeko partaide bihurtzen direla, eta aukera izango dutela klubaren norabidea zehazteko, batzarren bidez. Arraunlariak sekulako lana ari dira egiten, eta kamixeta gorria janztea eta bazkide izatea beraiei laguntzeko modu eraginkorra da. Ez galdu zapatuko aukera!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude