Igotzeko lehian sartu dira

Bete du helburua Zumaia Bk, eta KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko du datorren asteburuan. Liga aurrera joan den heinean hasi zen helburutzat hartzen igoera jokatzea, lehiaketaren hasieran halakorik gerta zitekeenik ezin baitzen aurreikusi. Sekulako denboraldia egin dute Joxe Enrike Manterolaren arraunlariek, eta hirugarren izan dira KAE 2 Ligan. Portugalete gailendu da, eta zuzenean igoko da; Santoñak bukatu du bigarren, eta Zumaiarekin batera jokatuko du kanporaketa, KAE 1eko azken biekin (Busturialdea eta Trintxerpe). Gaur amaitu da Liga Santoñan (Espainia), eta Zumaia B laugarren izan da, Santoña, Colindres eta Zarautz Bren atzetik. Kanporaketako bi estropadak Portugaleten (zapatuan) eta Zumaian izango dira (igandean).Manterola gustura dago Ligako lanarerekin: “Helburua bete dugu, eta hor gaude. Asteburuan, banderak irabaztea baino gehiago kanporaketan aritzea lotu nahi genuen, eta lortu dugu. Zapatuan lan hobea egin genuen, eta pena izan zen bandera ez irabaztea. Gaur, berriz, patroi berria sartu dut; denboraldi osoan aurrenekoz aritu da, agindu bainion estropada bat emango niola. Lan ona egin du”.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultadosLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/resultados

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude