“Bihar, errematatzera goaz”

KAE 1era igotzeko kanporaketaren lehen jardunaldian, Zumaia B bigarren izan da. Trintxerpe izan du aurretik, segundo erdi eskasegatik. Santoña hirugarren sailkatu da, sei segundora, eta Busturialdea laugarren, 13ra. Trintxerpek 4 puntu ditu, Zumaia Bk 3, Santoñak 2, eta Busturialdeak 1. Bihar erabakiko da dena, Zumaian bertan, 17:00etatik aurrera. Erlojuaren aurka lehiatuko dira lau ontziak, eta […]

Bandera gozo-gozoa

Zumaiak irabazi du Lekeitioko Ikurriña, gaur eguerdian. Bigarren txandan jardun du Telmo Deunek, Camargo eta Isuntzarekin, eta aise menderatu ditu biak. Espainiarrak San Miguel Ligako kanporaketan arerio izango dira, eta gaur, behintzat, zumaiarrak hobeak izan dira. 22 segundoko aldea egon da bien artean. Isuntza atzerago geratu da, 39 segundora. Zierbana izan da bigarren azken sailkapenean. […]