Arraunean hasteko gonbitea

Zumaiako Arraun Elkarteak arraunean hasteko gonbitea luzatu nahi die 12 eta 18 urte arteko neska-mutilei. Etzi izango dute aurreneko entrenamendua, 17:30ean, elkartearen instalazioan. Herritarrei eta herritik kanpokoei zuzendua da deialdia. Harrobiko arraunlariek ere egun eta ordu berean egingo dute denboraldiko lehen entrenamendua.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude