“Sailkatzen bagara, igandean ez dugu ezer galtzeko”

Bihar jokatuko du Zumaia Kiroljokoak Kontxako Banderara sailkatzeko estropada. 18:00etan hasiko da erlojuaren aurkako lehia, eta hamalau traineru ariko dira. Bi multzotan banatu dituzte. A multzoan hauek daude: Astillero, Bizkaia, Galizia, Getaria-Tolosa, Hondarribia, Orio, San Juan eta Zumaia Kiroljokoa; B multzoan beste hauek: Cantabria, Betulo, Dogrove, Badalona, Torrevieja eta Comunidad Valenciana. Lau denbora onena egiten dutenak sailkatuko dira iganderako (11:00). Joseba Urbieta zumaiarren entrenatzailearen ustez, “bihar sailkatuko garelakoan gaude. Gauzak ondo direla, barruan behar genuke. Iaztik hona, hor dago aldea, orduan sartu izana arrakasta izan zen, eta aurten, badugu nolabaiteko presioa sartzeko, denboraldiko emaitza onak ikusita. Biharkoan burua da garrantzitsua. Lasai atera behar dugu, eta geurea egitera. Hala bada, barruan izango gara”. Egun hauek luzeak egiten ari zaizkiela onartu du: “Luze doa. Desiatzen gaude biharko eguna iristeko, eta urduritasun puntu hori badugu”. Urbietak biharkoan du burua, baina etzikoaz ere mintzatu da, beraiek barruan izango direla kontuan hartuta: “Igandean, ez daukagu ezer galtzeko. Jarriko diogu geure buruari helbururen bat, baina presioa Galiziak eta Getaria-Tolosak dute, faboritoak haiek direlako”.neskak-txapeldun.jpg

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude