Ioseba Urbieta, eskerrak ematen

Ioseba Urbietak, Zumaia Kiroljokoako entrenatzaileak, denboraldia amaitu duten honetan, eskerrak eman nahi dizkie urtean zehar laguntzen egon zaizkien guztiei, eta idatzi hau egin du:

Urte zaila izan da, baina bueno, emaitza aldetik nahiko txukun ibili gara. Esan nahi dudan gauza bakarra hau da: jendeak igual pentsatuko du bakarrik egon naizela nire lanean, eta beti Ioseba Urbieta izan dela entrenatzailea, baina ni momentu zailetan ez  naiz bakarrik sentitu, eta jende horren izenak azaltzea nahi dut. Ezin ditut ahaztu egunero hor lan zikina egiten ari diren Bixente, Iñaki txoferra, Goiko, Patxi Urbieta (bere deia izaten zen estropa bakoitzean aurrenekoa, eta beti egon da nirekin), arraunlari batzuk (arraunlariak baino gehigo nire lagunak dira: Ipar, Karrijo, Jokin, Inge…), Iñaki Unanue (kanpotik lagundu izan dit bere iritziekin), eta seguru ahazten ditudan beste asko.

Hauetaz aparte, Kikerekin akordatzen naiz, eta pena daukat hauengatik azkeneko bandera potoloa ekarri ez izana, zeren nik beraien banderak neure sentitu ditut, eta guk ateratakoak beraienak direla sentitzea nahiko nuke… beti elkarri laguntzen egon gara, eta hori asko eskertzen da.

Bueno, eta Kike aipatu eta gero, bereziki Larra Txikikin akordatzen naiz. Hori bai egon dela momentu denetan, onetan eta txarretan. Nik gaizki pasa dudan denetan bera nirekin egon da, eta beti lagundu izan dit, eta hori ez da diruakin pagatzen. Bateletan elkarrekin ginen, trainerilletan ere gurekin etortzen zen, traineruan ere eskatu izan diodanean eta ahal izan duenetan gurekin egon da: Galiziarako bidaietan, bazkari bat egin behar zenean, denborak ematea nahi nuenean lehorretik (erreferentziak), fuerabordan etortzeko eskatu diodanean… Denetan egon da, eta hainbeste merezi du!!

Niretzat inportantea da hor ezkutuan egon zareten pertsona horiek denak bukaeran behintzat agertzea. Nik zuek denoi asko eskertzen dizuet, eta merezi duzue!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude