Kale edo bale

zumaia-pedrena.jpg Argazkilaria: JUAN CASTANEDOHeldu da denboraldiko asteburu garrantzitsuena. Heldu da Zumaiak San Miguel Ligan dagoenetik jokatu beharko duen estropada pare garrantzitsuena. Bihar eta etzi erabakiko da Telmo Deun datorren denboraldian ere Liga onenean egongo den. Hiru aurkari dauzka helburu berarekin: Santurtzi eta Camargo (KAE 1 Ligako lehen biak), eta Meira (Galiziako Ligako bigarrena). Birentzako izango da saria. Bi estropadak erlojuaren aurka jokatuko dituzte. Bihar, Bermeon da lehen lehia, 16:30ean, eta etzi, Portugaleten, 12:00ean.Zumaiarrak konfiantzaz daude helburua betetzeko. Oso entrenamendu onak egin dituzte, kanporaketa behar bezala prestatzeko. Baina aurrez eginak ez du askorik balio, uretan eta lehiaketan erakutsi behar delako gero. Lau traineruen arteko erreferentziak badira: Kontxarako sailkatze  estropadan Camargo izan zen onena, Zumaiari 13 segundo kendu zizkion, Santurtziri 20 eta Meirari 51. Hurrengo erreferentzia hobea da zumaiarrentzat; handik bi egunera, Lekeition lehiatu ziren Camargorekin, eta 22 segundo azkarragoa izan zen Telmo Deun.Bosgarren denboraldia du hau Zumaiak San Miguel Ligan. 2005ean igo zen, eta aurreko urteetan inoiz ez da egon aurten bezalako ataka zailean. Beti izan du helburutzat Ligan jarraitzea, eta aurten ere horixe da betebehar nagusia. Bihar eta etzi gauzak ondo ateratzen badira, denboraldiko asmoa beteko dute arraunlariek eta klubak. Heldu da kale edo bale egiteko ordua.Protagonisten adierazpenak hemen daude, blogak.baleike.eus atariak bilduta: http://blogak.baleike.eus/index.php?option=com_content&task=view&id=4305&Itemid=68

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude