Helburua bete du Zumaiak: datorren urtean ere San Miguel Ligan

Zumaiak onenetako bat izaten segituko du datorren denboraldian ere. San Miguel Ligan ariko da seigarren urtez jarraian. Gaur, Portugaleten, amaiera bikaina eman dio igoera-jaitsiera kanporaketari, irabazi egin baitu. Erlojuaren aurka, Camargo, Meira eta Santurtzi utzi ditu atzean. Atzoko emaitza bera izan da gaur ere. Denbora-tarteari dagokionez, Camargori 3 segundo atera dizkio, Meirari 8, eta Santurtziri […]