Helburua bete du Zumaiak: datorren urtean ere San Miguel Ligan

Zumaiak onenetako bat izaten segituko du datorren denboraldian ere. San Miguel Ligan ariko da seigarren urtez jarraian. Gaur, Portugaleten, amaiera bikaina eman dio igoera-jaitsiera kanporaketari, irabazi egin baitu. Erlojuaren aurka, Camargo, Meira eta Santurtzi utzi ditu atzean. Atzoko emaitza bera izan da gaur ere. Denbora-tarteari dagokionez, Camargori 3 segundo atera dizkio, Meirari 8, eta Santurtziri 12. Puntuen sailkapenean, Zumaiak 8 bildu ditu bi egunean, Camargok 6, Meirak 4, eta Santurtzik 2. . Camargok lortu du bigarren txartela, eta San Miguel Ligan izango da hurrengo urtean. Denboraldiko helburua bete du honenbestez Telmo Deunek. Mailari eustea zen asmoa, eta lortu du. Estropada amaitu eta gero, poza zen nagusi zumaiarren artean, baita lasaitasuna ere. Denboraldia gogorra egin zaie arraunlariei eta entrenatzaileei, Liga hasieratik garbi gelditu zelako kanporaketa hau jokatu beharko zela mailari heltzeko. Bi hilabeteotan, lana beltz egin dute guztiek, eta meritu handia dauka horrek. Ederki prestatu dira tarte horretan, eta emaitza atzo eta gaur azaldu dute. Beste urtebetez, Zumaia arraunaren elitean izango da.Gaurko denborak eta kanporaketako azken sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269260149p1000681.JPGp1000683.JPG

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude