Santi Zabaleta da Telmo Deuneko entrenatzaile berria

Santi Zabaleta (Orio, 1968) izango da Telmo Deuneko entrenatzaile berria. Oriotarra izatez, lehendik ere ezagutzen du herriko arrauna, 2005ean arraun egin zuelako Zumaian. Urte hartan igo zen Zumaia, hain justu, TKE Ligara.Arraunlari gisa, palmares hau dauka: Kontxako Bandera irabazi zuen 1997an Oriorekin, beste bost aldiz bigarren izana da, eta San Miguel Liga hiru bider irabazi du, hiruretan Urdaibairekin.Ilusioz gainezka ekin dio lanari. Arraunlari bezala ibilbide oparoa du, eta urte luzeetan pilatu duen eskarmentua oso baliagarria izango zaio erronka berriari ekiteko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude