Emakumea bazara eta arraunlari izan nahi baduzu…

Zumaiako Arraun Elkarteak gonbitea luzatu nahi die emakumezkoei, arraunean egin dezaten. 16 urtetik gorakoentzat da deialdia, eta azaroaren 3tik aurrera (etzitik) Klubaren instalazioetara azaldu besterik ez da egin behar, 18:00ak inguruan. Entrenatzeko arropa eraman beharra dago. Zumaia puntan dago emakumezkoen arraunean, azken urteetan emaitza bikainak lortu ditu, bai ontzi txikietan, bai traineruan. Bukatu berri den denboraldian, esaterako, makina bat bandera irabazi ditu modalitate guztietan. Gorantz doaz emakumezkoen traineru estropadak, gero eta oihartzun handiagoa dute, eta ederra litzateke Zumaiak onenen artean jarraitzeko aukera izatea. Horretarako, baina, ezinbestekoa da arraunlariak edukitzea, eta Klubaren izenean, gonbitea egina dago. Beraz, emakumea bazara eta arraunlari izan nahi baduzu…

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude