Astelehenean, aurreneko entrenamendua

Bukatzen ari zaizkie oporrak arraunlariei. Datorren astelehenean, entrenamenduei ekingo diete. 19:00etan izango da. Santi Zabaleta entrenatzaile berriak lehen lan saioa egingo du arraunlariekin. Entrenamenduen hasiera dela eta, Zumaiako Arraun Elkarteak deialdia egin du arraunean egin nahi duen edonorentzat. Ateak irekita dituzte, eta astelehenean bertan entrenatzera azaldu besterik ez da egin behar. 18 urtetik gorakoentzat da deialdia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude