Askatu du estatxa Telmo Deunek

Hasi dira entrenatzen Zumaiako arraunlariak. Astelehen iluntzean egin zuten aurreneko entrenamendua, Santi Zabaleta entrenatzaile berriaren aginduetara. 26 arraunlari elkartu ziren, baina ez zeuden denak, zenbaitek ezin izan zutelako ordu horretan entrenatu lanagatik.Iazko taldearekin alderatuta, hutsuneak hauek dira: Inge Iribar, Mikel Azkarate (Oriora joan da), Gari Uranga (Hondarribiara joan da), Iñaki Uzin, Iñaki Larrañaga, Mikel Etxeberria, Joseba Lete eta Ugaitz Agirregomezkorta. Berrikuntzak ere badaude, ia denak aurreko sasoian bigarren traineruan ibilitakoak. Harrobiak ordezkatuko ditu hutsuneak, hortaz. Inoiz arraunean egin ez duten batzuk ere azaldu ziren entrenamendura; baita lehen ibili eta utzita zeuden batzuk ere. lehen-saiua.jpgEntrenatzailearena ez da nobedade bakarra arlo teknikoan. Bere laguntzaile lanetan Joseba Urbieta ariko da, prestatzaile fisikoa Unai Amenabar izango da, eta sendagilea Manu Gonzalez Aramendi.Arraunlariak uretan lanean ikusteko ez da denbora asko itxaron beharko. Larunbat honetan bertan egingo dute uretako lehen entrenamendua, goizean goiz.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude