Lehiatzera!

Bateletako beste denboraldi bat hasi da dagoeneko. Joan zen asteburuan ekin zitzaion Federazio Sariari, Tolosan, eta urte berriarekin batera iritsiko da Gipuzkoako Batel Liga. Zumaiako arraunlari gazteenek etzi ekingo diote lanari, Federazio Sariko bigarren jardunaldian. Donostian da estropada, 12:00etan. Bi batel joango dira Zumaiatik, biak mutilenak: infantilak eta jubenilak. Parte-hartzaile kopurua handia izango da, maila […]