Lehiatzera!

Bateletako beste denboraldi bat hasi da dagoeneko. Joan zen asteburuan ekin zitzaion Federazio Sariari, Tolosan, eta urte berriarekin batera iritsiko da Gipuzkoako Batel Liga. Zumaiako arraunlari gazteenek etzi ekingo diote lanari, Federazio Sariko bigarren jardunaldian. Donostian da estropada, 12:00etan. Bi batel joango dira Zumaiatik, biak mutilenak: infantilak eta jubenilak. Parte-hartzaile kopurua handia izango da, maila guztiak kontuan izanda 52 batel lehiatuko direlako. Harrobia bizirik dela adierazten du horrek. Zumaian ere halaxe dago, arraunlari gazte ugari baitabil gogor entrenatzen, azken urteetako kopuru handiena, hain zuzen. Entrenatzaileak ere ugaritu egin dira. Hori dena kontuan izanda, itxaropentsu daude Arraun Elkartean, ezinbestekoa baita harrobia ondo hornituta izatea etorkizuna bermatu ahal izateko.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude