Arraun Elkarteko bazkideentzat oparia: ‘Ttaup,Ttaup’

Zumaiako Arraun Elkarteak oparitu egingo die bazkideei ‘Ttaup,Ttaup’ lana. DVD formatuan. Eneko Dorronsorok eginiko dokumentala da, eta Telmo Deuneko arraunlariak dira protagonista. 2007 denboraldia beraiekin igaro zuen egileak, eta makina bat irudi grabatu. Lan horren emaitza da bazkideek edukiko dutena. Oparia jasotzeko, bazkideek Arraun Elkartearen egoitzara joan beharko dute, bihar abenduaren 22tik abenduaren 30erako epean, 18:00etatik 20:00ak bitartean. Bazkide txartela erakutsi beharko dute, baina bazkideak berak ezin badu azaldu, bere txartelarekin beste norbaitek jaso ahal izango du oparia. Bazkide egin berri direnek oraindik txartela ez daukate, baina beren datuen berri eman, eta berdin-berdin jasoko dute DVDa. Arraun Elkartera egin behar duten bisita baliatuko da instalazioak erakusteko, eta arraunlariek egiten duten lana bertatik bertara ikusi ahal izateko. Horrez gain, arraunlariekin nahiz entrenatzaileekin hitz egiteko aukera ere izango da.Hemen klikatu eta  ‘Ttaup, Ttaup’ dokumentalaren trailerra ikusiko duzue:http://www.ttaup.com/trailerra

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude