Aurreneko estropadan, aurreneko garaipena

Ederki ekin dio Zumaiako Arraun Elkarteak Gipuzkoako Batel Ligari. Herrian bertan jokatu da estropada, erlojuaren aurka, eta emakumezkoetan lehendabiziko garaipena lortu dute. Zumaia A izan da onena (9.16,33), hiru segundo kendu dizkio Hibaika Ari, eta bederatzi Tolosaldea Ari; Zumaia B bosgarren sailkatu da, 22 segundora. Zumaia A, gaur lehian. Aurretik atzera: Leire Antia, Atsegin Odriozola, Irati […]