Igandean, berriz ere batelak Zumaian

Gipuzkoako Batel Ligako bigarren estropada ere Zumaian jokatuko dute, igandean, etzi. 11:00etan izango da, eta aurreko larunbatean bezala, erlojuaren aurka lehiatuko dira. Zumaiako Arraun Elkarteko sei batelek jardungo dute lanean: emakumezkoetan hiru izango dira, bi seniorrak eta kadete mailako bat; gizonezkoetan ere beste hiru lehiatuko dira; infantil, kadete eta jubeniletan bana. Lehen jardunaldian lanik onena emakumeek egin zuten, seniorretan, garaile izan zelako Zumaia A. Jubeniletan ere lan ona egin zuten, bigarren bukatu baitzuten.p1000767.JPG Zumaiako jubenilak, joan zen larunbateko estropadan.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude