Bitik bi

Gaur ere etxean nagusi emakumezkoak: Zumaia Ak bigarren estropada ere irabazi egin du Gipuzkoako Batel Ligan. Aurreko asteburuko emaitza bera lortu du, eta paregabe ekin dio lehiaketari. 9.17,64 izan da etxeko ontziaren denbora, eta 15 segundo atera dizkio San Juan Ari, eta tarte bera Tolosaldeari; Zumaia B laugarren izan da (9.43,78). Emakumezkoekin segituz, kadeteek laugarren denbora […]