Bitik bi

Gaur ere etxean nagusi emakumezkoak: Zumaia Ak bigarren estropada ere irabazi egin du Gipuzkoako Batel Ligan. Aurreko asteburuko emaitza bera lortu du, eta paregabe ekin dio lehiaketari. 9.17,64 izan da etxeko ontziaren denbora, eta 15 segundo atera dizkio San Juan Ari, eta tarte bera Tolosaldeari; Zumaia B laugarren izan da (9.43,78). Emakumezkoekin segituz, kadeteek laugarren denbora onena egin dute, Hibaika garailetik 20 segundora.zumaia-a-neskak-30-01-11.jpgJune Aranbarri, Irati Zubieta, Maite Amilibia eta Leire Antia gaurko estropadan, Nagore Osoro patroi dutela. Ahaleginak saria eman die (KLAUSSER)Gizonezkoetan, emaitzarik onena jubenilek lortu dute gaur ere. Aurreneko estropadan bezala, bigarren izan dira, orduan bezala San Pedroren atzetik; 7 segundoko tartea egon da bien artean, eta hirugarren Tolosaldea izan da, San Pedrotik 14 segundora. Infantilek seigarren denbora onena egin dute, Hibaika Ak irabazi duen estropadan; 31 segundo atzetik sartu dira etxekoak. Kadeteek hamargarren bukatu dute, eta maila horretan, San Juan A izan da biziena; etxekoek baino 38 segundo azkarrago egin dituzte lanak. Sailkapen nagusiei erreperatuz, zumaiarrak honela daude sailkatuta: emakumezkoetan, lehendabizi da Zumaia A, eta laugarren Zumaia B; kadeteak bosgarren daude. Gizonezkoetan, jubeniletan, bigarren da etxeko batela; infantilak zazpigarren daude, eta kadeteak hamargarren.Datorren asteburuan, hilaren 6an, Ligako hirugarren estropadan lehiatuko dira batelak. Pasai Donibanen daukate estropada.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude