Hirugarrenean garaipenik ez

Gipuzkoako Batel Ligako hirugarren jardunaldian, zumaiarrek ez dute garaipenak pilatzen segitu. Pasai Donibanen jokatu dute estropada, eta emaitza hauek izan dira Zumaiako arraunlarienak: emakumezkoetan, Zumaia A hirugarren izan da, San Juan A eta Tolosaldea Aren atzetik; kadeteak bosgarren izan dira, Hibaika onena izan den lehian. Gizonezkoetan, jubenilek hirugarren bukatu dute San Pedro Aren eta Ilunbe Bren atzetik; kadeteak hamargarren izan dira, San Pedro B garaile izan duen estropadan; eta infantilek ere postu berean bukatu dute, Hibaika A nagusitu den lehian.pasai-donibane-06-02-2011-002.jpg  Kadete mailako emakumezkoak gaurko estropadan. KLAUSSERArgazki bilduma, hemen, KLAUSSER argazkilariarena: https://picasaweb.google.com/Arrauner/PasaiDonibane060211#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude