Telmo Deun: debutaren testa

Igandean, uretan izango da Telmo Deun, Hondarribian, Bidasoako XI. Traineru Jaitsieran. 11etan hasiko da, eta ontzi ugari lehiatuko dira erlojuaren aurka. San Miguel Ligako aurkarien artean, Hondarribia, Orio, San Juan, San Pedro, Castro eta Urdaibai lehiatuko dira etzi. Neguko testa izango da, eta badu berezitasunik zumaiarrentzat, Xanti Zabaleta entrenatzailearen lehen estropada izango baita. Horrez gain, zenbait arraunlarirentzat ere aparteko jarduna izango da, aurrenekoz lehiatuko direla herriko ontzi nagusian. Neguko lanaren kalitatea neurtzeko aukera, dudarik gabe.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude