Bi bigarren postu

Atzo jokatu zen Orion Gipuzkoako Batel Ligako laugarren estropada, eta zumaiarren artean, bi ontzik egin zuten lanik onena: bigarren izan ziren emakumezkoak (Zumaia B), senior-jubeniletan, eta gizonezkoak, jubeniletan. Bestelakoan, emakumezkoen beste batela seigarren izan zen, eta kadeteen ontzia bosgarren. Gizonezkoetan, hauxe izan zen besteen lana: infantilak hamargarren sailkatu ziren, eta kadeteak hamaikagarren.Lanik onenak gehiago zehaztuz, emakumezkoen artean, Tolosaldea Ak bakarrik hartu zien aurrea zumaiarrei, eta oso alde txikiarekin, gainera; lau segundo besterik ez zen egon bien artean. Hirugarren Hibaika Ak egin zuen, eta zumaiarrek segundoa atera zioten.Jubeniletan ere tarte txikia egon zen lehen bien artean. San Pedro Ak lau segundo kendu zizkion Zumaiako batelari. Hurrengo estropada Trintxerpen izango dute, datorren igandean.orio-12-02-11-359.jpg Jubenilak atzoko estropadan. KLAUSSERArgazki gehiago, hemen: https://picasaweb.google.com/Arrauner/Orio120211#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude