Test ona

Gaur jokatu dute Telmo Deuneko arraunlariek denboraldiko lehen estropada. Neguan egin ohi den traineru jaitsieran aritu dira Hondarribian, Bidasoako IX. jaitsieran, eta bederatzigarren izan dira. Maila guztietako ontziek hartu dute parte, eta San Miguel Ligako bederatzi traineru bildu dira. Zumaiarren aurretik gelditu dira zazpi, eta Camargo utzi dute atzean. Urdaibaik irabazi du, San Juan A izan da bigarren, Castro hirugarren, San Pedro A laugarren, Hondarribia A bosgarren, Kaiku seigarren, Portugalete zazpigarren, Orio A zortzigarren, eta Zumaia bederatzigarren. Erreferentzia batzuk emate aldera, Urdaibaik 38 segundo atera dizkio Telmo Deuni, Castrok eta San Pedrok 21, Hondarribiak zortzi, Kaikuk  eta Portugaletek hiru, eta Oriok bat. Zumaiarrek Camargori 35 segundo atera dizkiote.Baldintza txarretan jokatu da estropada, haize zakarrarekin, eta horregatik, erreferentziak oso fidagarriak ezin daitezke atera. Uste horretakoa da zumaiarren entrenatzailea, Xanti Zabaleta: “Haizearen indarra ez da berdina izan denbora guztian, eta horregatik ez da erraza datu fidagarriak ateratzea”. Dena dela, bere arraunlariek egindako lanarekin gustura dago: “Gurekin batera atera diren ontziekin alderatzen badugu gure denbora, gustura gaude; esate baterako, Kaikuk ez digu alde handirik atera, eta guk Camargo, gure aurkari zuzena Ligan, atzean utzi dugu”. Gaurko lanaren helburua, emaitzak emaitza, beste bat izan dela azaldu du: “Mutilak entrenamenduetako dinamikatik ateratzea nahi nuen, estropada jokatuz”. Telmo Deun osatu duen koadrillari erreparatuz, arraunlari gazteen aldeko apustua egin du gaur Zabaletak, iaz B ontzian aritutako hamar joan direlako tostetan.descenso-hondarribi-13-02-11-375.jpg Telmo Deun, gaur Hondarribian, estropada betean. KLAUSSERArgazki gehiago, hemen: https://picasaweb.google.com/Arrauner/DescensoHondarribi130211#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude