Batzar Nagusia egingo du ostiralean Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak

Etzi, ostiralean, Batzar Nagusia egingo du Zumaiako Telmo Deun Arraun Elkarteak. Branka gizarte zentroko aretoan bilduko dira bazkideak. Lehen deialdia 19:00etan jarri dute, eta bigarrena 19:30ean. Hauxe da gai zerrenda:1. Aurkezpena.2. 163/2010 Dekretuaren ondorioz estatutuak aldatu beharra. Prozedura eta epeak.3. Hauteskunde prozesua martxan jartzea: hauteskunde araudia.4. Elkartearen egoera ekonomikoa eta kirol egoera.5. Galde-eskeak.Batzarrera sartu eta parte hartzeko baldintza hauxe da: arraun elkarteko bazkide izatea, eta hala dela egiaztatzea. Bazkide ez den inork ezingo du parte hartu, ezta beste bazkideren batean izenean haren txartelarekin baldin badoa ere.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude