Batelen bosgarren estropada, igandean

Badoa aurrera Gipuzkoako Batel Liga, eta bosgarren estropada jokatuko dute igandean, Pasai Donibanen. 11:00etan hasiko da lehia. Zumaiarren ordezkaritza zabala izango da, ohi bezala, eta sei batel eramango dituzte: hiru emakumezkoetan (bat kadeteena, eta bi jubenil-seniorrenak) eta gizonezkoetan beste horrenbeste (infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan bana). Orain arteko lanaren emaitzak bilduta, honela daude sailkapenean gureak: emakumezkoetan, kadeteak seigarren dira, eta jubenil-seniorretan, Zumaia B bederatzigarren dago,  Zumaia A hirugarren. Gizonezkoetan, infantilak zortzigarren dira, kadeteak hamaikagarren, eta jubenilak bigarren.orio-12-02-11-063.jpg Zumaiako infantilak joan zen asteburuan, Orion. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude