Bigarren postu bat

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldian, zumaiarren emaitza onena bigarren postua izan da. Jubenilek lortu dute, gizonezkoetan, Pasai Donibanen jokatu den estropadan. Beste batelei dagokienez, lan hau egin dute: gizonezkoekin segituz, infantilak hamaikagarren sailkatu dira, eta kadeteak hamargarren; emakumezkoetan, laugarren bukatu dute kadeteek, eta postu berean izan dira seniorrak.Datorren estropada gaur zortzi izango dute, igandean, Orion. Seigarren jardunaldia izango du Batel Ligak.trintxerpe-pdonibane-20-02-11-008.jpgInfantilak gaurko estropadan. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude