Lehen postuak, urrunago

Seigarren estropada izan du gaur goizean Gipuzkoako Batel Ligak, eta zumaiarrak lehen postuetatik urrunago izan dira beste egunekin alderatuta: emaitzarik onena hirugarren lekua izan da, jubenilek lortua, gizonezkoetan. Lau segundo eskasera gelditu zaie Ilunbe B garailea, eta hirura aurreko estropadetako onena, San Pedro A. Orain arteko bost estropadetatik lautan bigarren egin eta gero, hirugarren izatearekin konformatu behar izan dute.Beste gainontzean, are urrutiago gelditu zaizkie lehen postuak. Hauek emaitzak: emakumezkoetan, kadeteak bosgarren izan dira, eta seniorrak laugarren; jubenil-seniorrak hamahirugarren gelditu dira. Gizonezkoetan, infantilek hamargarren egin dute, eta  kadeteek bederatzigarren.Hurrengo estropada martxoaren 12an da, Sokoan.p1090506.JPG Kadeteak estropada betean, gaur Orion. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude