Bi hirugarren postu

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren estropada jokatu zen atzo goizean Urdazuri ibaian (Lapurdi), eta zumaiarren emaitza onenak hauek izan ziren: bi hirugarren postu. Emakumezkoetan seniorrek, eta gizonezkoetan jubenilek lortutakoak. Beste gainontzean, honela bukatu zuten besteek: emakumezkoetan infantilak laugarren izan ziren; eta gizonezkoetan, infantilek hamargarren egin zuten, eta kadeteek hamalaugarren.Lanik onena egin zuten bi ontziek ez zituzten aparte izan goragoko postuak. Emakumeen batelari bederatzi segundo kendu zizkion San Juan A garaileak, eta 36 ehuneneko Tolosaldea A bigarren sailkatuak. Gizonezkoetan, jubenilen aurretik, San Pedro A garaileak sei segundo atera zizkien, eta Ilunbe B bigarren sailkatuak segundo eskas pasa.Hurrengo estropada Hernanin izango da, martxoaren 19an, larunbatean.donibane-lohitzune-13-03-11-003.jpg Infantilak, atzoko estropadan. KLAUSSERArgazki gehiago, hemen, denak KLAUSSERrenak: https://picasaweb.google.com/Arrauner/DonibaneLohitzune13032011#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude