Ezin azkeneko koska igo

Zortzigarren jardunaldia izan du gaur Gipuzkoako Batel Ligak, Hernanin. Zumaiarren artean, jubenilek lortu dute emaitzarik onena, gizonezkoetan, bigarren izan baitira; San Pedro Ak 9 segundo atera dizkie. Gertu dabiltza zumaiarrak, baina ezin dute pasaitarren lana hobetu. Beste gainontzean, gizonezkoen lanarekin segituz, infantilak bederatzigarren sailkatu dira (Hibaika Ak irabazi du), eta kadeteak hamahirugarren (San Juan A nagusitu da). Emakumezkoetan, infantilak eta seniorrak postu berean ibili dira: laugarren bi ontziak. Seniorretako beste batela kaleratu egin dute epaileek.Hurrengo estropada bihar goizean bertan daukate, Trintxerpen.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude