Aparteko Batzar Nagusia dauka bihar Telmo Deun Arraun Elkarteak

Bihar, 19:00etan aurreneko deialdian, eta 19:30ean bigarrengoan, Aparteko Batzar Nagusia egingo du Telmo Deun Arraun Elkarteak. Branka aretoan daukate hitzordua bazkideek. Gai hauek landuko dituzte:1- Aurreko aktaren onarpena.2- Estatutoen aldaketa proposamena.3- Galdera-eskariak.Hiru puntu horietaz gain, aurreko batzarrean zabaldu zen hauteskunde prozesuak bere amaiera izango du. Zerrenda bakarra aurkeztu denez zuzendaritza osatzeko, dagoeneko hautatua dago zerrenda hori, legeak hala zehazten duenez. Hauek dira kideak:  Jokin Urkidi Ostolaza, Luis Mari Goikoetxea Mujika, Aitor Manterola Garate, Luis Unanue Telleria eta Luis Mari Osa Barrena. Bakoitzak zer kargu izango duen bihar azalduko zaie bazkideei. Zerrendako ordezkoak dira Angel Etxaniz Odriozola eta Jose Antonio Amilibia Olariaga.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude