Bigarren eta hirugarren, postu onenak Ligako azken sailkapenean

Atzo bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, Errenterian. Berez, gaur zuen azkeneko estropada, Mutrikun, baina eguraldi txarraren eraginez, bertan behera utzi behar izan dute. Atzokoa izan da, beraz, azkeneko estropada puntuagarria.Ligako azken sailkapenean, zumaiarrek egin duten lana kontatzen hasita, bigarren postu bat eta hirugarren bat nabarmendu behar dira: gizonezkoetan, jubenilak hirugarren izan dira, eta emakumezkoetan, jubenil-seniorrak, hirugarren. Gizonezkoen sailkapenean, San Pedro A izan da garailea, 153 punturekin, zumaiarrek 139 irabazi dituzte, eta Ilunbe Bk 121. Emakumezkoetan, San Juan A izan da abilena, 157 puntuz, Tolosaldea Ak 148 atera ditu, eta Zumaia Ak 138. Ligetako beste garaileak hauek izan dira: emakumezkoetan, kadeteetan, Tolosaldea Ak irabazi du; gizonezkoetan, infantiletan, Hibaika Ak; kadeteetan, San Juan Ak; eta seniorretan, San Pedrok.Atzoko emaitzakErrenteriako estropadan, hauek izan ziren Zumaiakoen emaitzak: emakumezkoetan, kadeteak seigarren izan ziren, eta jubeniol-seniorretan, hirugarren eta laugarren. Gizonezkoetan, infantilek bederatzigarren bukatu zuten, kadeteek seigarren, eta jubenilek bigarren.hibaika-02-04-11-047.jpgJubenilak eta jubenil-seniorrak, entrenatzaile eta guzti, Ligako sailkapenean irabazitako dominekin.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude