Gipuzkoako Txapelketa irabazteko bi aukera, bihar

Zumaiako bi batel ariko dira bihar Gipuzkoako Txapelketa irabazteko borrokan: emakumezkoetan, seniorrak, eta gizonezkoetan, jubenilak. 11:00etan hasiko dira estropadak, Pasai San Pedron. Gaur goizean, bi ontzi horiek sailkatu dira biharko finaletarako; beste hirurek ez dute lortu, eta hiru horietatik emakumezko kadeteek bakarrik jokatuko dute Federazio Saria. Gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak, kanpoan geratu dira, azken-aurreko eginda.clascampgipuzkoa-259.jpgJubenilak, gaurko estropadan. KLAUSSER

Sailkatu diren bi batelen emaitza ez da berdina izan. Jubenilek aurrena egin dute, eta emakumezkoek hirugarren. Baina bi mailetan berdintasuna izan da nagusi. Jubeniletan, lehen lau ontziak hiru segundotan sartu dira, eta seniorretan zazpi segundotan. Jubenilen aurkariak Tolosaldea, San Juan eta Ilunbe izango dira, eta seniorrenak Hibaika, San Juan eta Tolosaldea. Harrigarria izan da jubeniletakoa, San Pedro Ligako garaile nagusia eta estropada ia denen irabazlea ez delako sailkatu. Lehia oso irekia aurreikusten da zumaiarren bi estropadetan.clascampgipuzkoa-141.jpg

Seniorrak gaur, Pasai San Pedron. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude