Hasiera oso ona

Gaur hasi da Gipuzkoako Trainerilla Liga, eta Mutrikuko estropadan lan bikaina egin dute zumaiarrek: Ligan bigarren, eta Federazio Kopan aurrena.

Hondarribia nagusitu da Ligan (14.26,36), baina oso gertu izan du Zumaia, bi segundora ez baita heldu aldea (1,97). Hirugarren San Juan sailkatu da 4,19ra, laugarren Zarautz 12,36ra, bosgarren Orio 15,52ra, Getaria seigarren 56,54ra, zazpigarren San Pedro 58,99ra, eta zortzigarren Mutriku 59,90era.

Federazio Sarian zumaiarren denbora 14.57,32 izan da, eta gainerako hamabi ontziak atzetik sailkatu dira. Bigarren San Juan B izan da 1,58ra, hirugarren San Pedro B 18,22ra, laugarren San Juan C 26,81era, bosgarren Zarautz B 55,02ra, eta seigarren Orio B 1.04, 68ra. Zumaia C hamaikagarren izan da, 2.37,87ra.

Bihar jokatuko dute bigarren estropada, Mutrikun bertan, 11:00etan hasita.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude