Euskadiko onenen artean

Hirugarren postua eta podiuma. Horra Euskadiko Txapelketako emaitza, emakumezkoen batelarena. Atzo zeukaten finala, eta aurrea hartu zieten zumaiarrei San Juanek eta Hibaikak. Pasaikoek zazpi segundo lehenago bukatu zuten, eta errenteriarrek sei azkarrago. Laugarren Lutxana sailkatu zen, zumaiarrengandik sei segundo pasatxora.   Zumaiako seniorren batela, atzo, Legution. KLAUSSER Ezkerretik eskuinera, Leire Antia, Atsegin Odriozola, June Aranbarri, […]

Onenak berriz ere Federazio Kopan; Ligan bosgarren

Atzo jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren estropada, eta zumaiarren emaitzak ez ziren bezperan bezain biribilak izan, bi ontzi nagusien lana kontuan hartzen bada, behintzat. Izan ere, larunbateko lana berdindu zuen Zumaia Bk, berriz ere aurrena eginez Federazio Kopan, baina Ligako ontzia bosgarren posturaino atzeratu zen, larunbatean bigarren egin eta gero. Zumaia C hamaikagarren […]