Onenak berriz ere Federazio Kopan; Ligan bosgarren

Atzo jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren estropada, eta zumaiarren emaitzak ez ziren bezperan bezain biribilak izan, bi ontzi nagusien lana kontuan hartzen bada, behintzat. Izan ere, larunbateko lana berdindu zuen Zumaia Bk, berriz ere aurrena eginez Federazio Kopan, baina Ligako ontzia bosgarren posturaino atzeratu zen, larunbatean bigarren egin eta gero. Zumaia C hamaikagarren izan zen, larunbateko emaitza bera lortuz.

Ligako estropadan onena San Juan izan zen (14.06,08), bigarren Hondarribia 1,72ra segundora, hirugarren Zarautz 11,61era, laugarren Getaria 24,34era eta bosgarren zumaiarrak 29,10era. Gero sailkatuz ziren Orio, Mutriku eta San Pedro. Ligako sailkapenean, Zumaia hirugarren da 15 punturekin, Zarautzekin berdinduta. Hondarribia da lider 19rekin, eta San Juan bigarren 18rekin.

Federazio Kopan, Zumaia Bk lehen estropadan baino alde handiagoa atera zien kontrarioei. Zumaiarren denbora 14.31,01 izan zen. Zarautz Bri 11,53 segundo atera zizkion, San Juan Cri 22,93, San Juan Bri 31,42, eta Orio Bri 43,55. Federazio Kopako sailkapenean, Zumaia B da lider 32 punturekin, eta San Juan B bigarren 28rekin.
mutriku-16-04-11-204.jpg
Zumaiako Ligako trainerilla, larunbateko estropadaren hasieran. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude