Urdaiazpikoaren Estropadako bandera, Zumaiara

Traineruan aurreneko estropada jokatu, eta irabazi. Horixe egin dute gaur goizean Zumaiako arraunlariek. Emakumeen estropada jokatu da Baionan (Lapurdi), eta denboraldi honetako lehen estropada izan du herriko ontziak. Bada, erraz irabazi dute Urdaiazpikoaren Estropadako bandera. Errobi ibaian lehiatu dira Hondarribia eta bertako Ibaialde taldeekin batera, eta hondarribiarrei 38 segundoko tartea atera diete Joxe Enrike Manterola entrenatzaile duten arraunlariek. Erlojuaren aurka jokatu da estropada. Banderarekin batera urdaiazpiko bat eman diete irabazleei.

Badute meritua Zumaiakoek, traineruko kide guztiekin bost entrenamendu bakarrik egin dituztelako orain arte. Emaitzak indarra emango die hurrengo erronka prestatzeko: maiatzaren 18an, Euskotren Ligara sailkatzeko estropada jokatuko dute Gipuzkoako klubek.
urdaiazpikua-bandera.JPG
Arraunlariak eta Joxe Enrike Manterola gaur, Baionatik heldu berritan, banderarekin. Arraunlari batzuk falta dira.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude