Jubenilek irabazi, eta beste hiru bigarren

Emaitza onak lortu zituen Zumaiak atzo, Gipuzkoako Trainerilla Ligako beste estropada batean. Hondarribian lan ederra egin zuten. Izan ere, bost ontzi izan ziren uretan, eta lau aurreneko bi postuetan sartu ziren.
Gizonezkoetan, jubenilak izan ziren onenak bere mailan. Seniorretan, bigarren izan zen Ligako ontzia, Hondarribiatik ia bi segundo eskasera, eta Federazio Kopan ere bigarren bukatu zuen Zumaia Bk, San Juanetik 33 segundora; lehiaketa berean, Zumaia C zortzigarren izan zen. Emakumezkoetan, seniorretan, bigarren izan zen Zumaia, Getariatik 15 segundora.
Gaur goizean jokatuko dute beste jardunaldi bat, Pasai San Pedron.
Atzoko emaitzak, estropa.net webguneko lotura honetan:
http://estropa.net/berriak/archive/2011/05/07/hondarribiako-ontzia-etxean-nagusi?utm_term=estropadak&utm_content=arrauna&utm_source=estropanet&utm_medium=facebook

hondarribi-07-05-11-032.jpg
Jubenilak atzoko estropadan. KLAUSSER

Argazki gehiago, hemen: https://picasaweb.google.com/Arrauner/Hondarribi07052011#

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude