Urdaibai azkarrena San Telmo Sarian

Oso goi mailakoa izan da trainerilletako San Pedro Saria, ontzien mailaren arabera aurreikusten zen bezala, eta azkenean, Urdaibai izan da azkarrena. Zazpi klubak TKE ligako klubak izan dira; azken orduan etorri ez den Hondarribia Castrok ordezkatu du. Oso lehia ederra izan da lau txandetan, eta zale ugarik gozatu ahal izan dute estropadaz.Lehen txandan Urdaibaik erraz irabazi dio Castrori, espainiarrak ziaboga batean kateatuta gelditu eta gero. Bigarrenean, Kaikuk Zumaia A menderatu du. Hirugarrenean, San Juan Zumaia baino pixka bat hobea izan da. Eta azken txandan, San Pedrok ondo irabazi dio Oriori.Sailkapena1. Urdaibai 9’56”2. San Pedro 9’59”3. San Juan 10’034. Zumaia B 10’06”945. Kaiku 10’10”966. Orio 10’10”7. Zumaia A 10’13”8. Castro 10’14”

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude