Federazio Kopan, aurrena

Gipuzkoako trainerillak beste estropada batean izan dira gaur arratsaldean Getarian, eta zumaiarren artean, Federazio Kopako ontziaren lana da nabarmendu beharrekoa beste guztien gainetik: irabazi egin du. San Juan B baino hamar segundo azkarragoa izan da Zumaia B.
Ligari dagokionez, eta gizonezkoekin segituz, seniorretan seigarren izan da Zumaia. San Juan, Hondarribia, San Pedro, Zarautz eta Getaria izan ditu aurretik, eta Orio eta Mutriku atzetik. Jubeniletan, bigarren izan da Zumaia, Getaria Ak, baino ia bost segundo gehiago eginda.
Emakumezkoetan, seniorren ontziak ere bigarren egin du, honetan ere getariarren atzetik; hogeita hamaika segundoko aldea egon da bien artean.
Bihar goizean jokatuko da azken jardunaldia, 11:30ean, Donibane Lohizunen. Hurrengo asteburuan Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan, Mutrikun.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude