Jubenilek, gaur bai

Trainerilletako Gipuzkoako Ligako azken estropada jokatuko da goizean Donibane Lohizunen, eta Zumaiak hiru ontzi eraman ditu: gizonezkoetan, Ligan, jubenilena eta seniorrena, eta emakumezkoena, bakarra, Ligakoa hau ere. Jubenilek irabazi egin dute, atzoko arantza ateratzea lortuz (atzo Getariak aurrea hartu zien). Gaur nagusi izan dira, eta getariarrei hamazazpi segundo pasako aldea atera diete.Gizonezkoen beste ontzia, seniorrena, azkena izan da. San Juanek irabazi du, San Pedroren eta Hondarribiaren aurretik.Emakumezkoetan, bigarren sailkatu da Zumaia, getariarrengandik hamalau segundora.Datorren larunbatean amaituko da Liga. Egun berean eta leku berean (Mutriku), Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako sailkatze estropada jokatuko dute, eta esan bezala, puntuagarria izango da Ligarako. Txapelketa igandean jokatuko da. Larunbateko estropada 16:30ean da, eta igandekoa, 10:30ean.donibane-lohitzune-15-05-11-036.jpgJubenilen trainerilla, gaurko estropadan. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude