Bi ontzi Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finaletara

Gizonezkoen bi trainerillak, jubenilena eta seniorrena, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finala jokatzeko sailkatu dira gaur arratsaldean Mutrikun. Bihar izango da estropada, leku berean, 10:30etik aurrera. Emakumezkoetan, seniorren ontzia finaletik kanpo gelditu da.

Jubenilek irabazi egin dute gaur, eta biharko lehiakideak San Pedro, Getaria eta San Juan izango ditu. Seniorrak laugarren izan dira, San Pedro, Hondarribia eta San Juanen atzetik. Emakumezkoetan, Getaria, San Juan, Hondarribia eta Tolosaldea lehiatuko dira Txapelketako lehian.
Gaurko sailkapenak hemen:http://www.kirolak.net/eu/competiciones.asp?cat=3&temp=13&deporte=todos&deportetmp=remo&competi=documentos&subcat=11

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude